ALBISTEA: TartangaK USGEan sakondu du ALBOANekin eta Indiako adivasitarrekin

Sesion Alboan (7)

Tartangako lanbide heziketako zentroko Ingurumen Osasuneko zenbait ikaslek aurtengo urtarrilean Alboan-ek, Zabalketaren laguntzaz, USGEari buruz eskaini duen jardueran parte hartu dute. Sandra Delgadok (Alboan) adivasitarrek pairatzen duten zaurgarritasun egoera azaldu die, bizi diren zonan ur gutxi dagoelako eta indigena direnez baztertuta daudelako. Talde-lanean arituz, Tartangako ikasleek Ingurumen Osasunaz dakitena aplikatu … Leer más

Albistea: Somorrostro – Valles Cruceños lotura

dsc_9587_con-logo-comprimida_2

Muskizko Somorrostro zentroko Ingurumen Heziketako ikasleak Boliviako Valles Cruceños eskualdeko komunitateen ur eskasia eta kutsadura arazoaren testuingurua aztertzen eta konponbideak lantzen aritu da. Bi aste baino gehiagoko talde-lana izan da, Erronketan Oinarritutako ikaskuntzaren Metodologia erabiliz, GGKEen zenbait lanabes erabiliz, hala nola “Arazoen zuhaitza” eta “Helburuen zuhaitza” eta informazio eta komunikazio … Leer más

Ideia berritzaileak: Atmosferako uraren kondentsadorea / Ideas que inspiran: Condensador de agua atmosférica

waterseer5

Elektrizitate gabe atmosferako uraren lurruna kondentsatzen duen ekipo berritzaile baten nahia da ura falta duten munduko herrialde askori irtenbide sinple bat eskaintzea. Airea tenperatura baxuagoan dagoen gainazal batekin kontaktuan jartzen denean, uraren lurruna naturalki kondentsatzen da eta likido egoerara pasatzen da tanta txikietan. Ameriketako Estatu Batuetako ikertzaileak fenomeno fisiko horretan … Leer más

Ideia berritzaileak: Argia sortzen duten komunak / Ideas que inspiran: Letrinas que generan luz

letrina luz

Zenbait ikertzaile europarrek komun mota berri bat sortu dute, gernua energia elektriko bihurtzen duena. Sortzen den elektrizitateak komuna argitzen du eta segurtasun baldintzak hobetzen ditu kaltetutako herrietan, errefuxiatu-eremuetan eta abarrekoetan bizi diren ume eta emakumeentzat. Komun honek bakteriodun erregai-gelaxkak dauzka. Gelaxka hauek bi elektrodo dauzkate, karga positiboarekin eta negatiboarekin. Gelaxketako … Leer más

Albistea: 2030 Agenda hasi da, helburu zehatzekin Uraren eta Saneamenduaren alorrean

FLECHAS.png

2016. urtea hastearekin batera, 2030 Agenda abiarazi da, Nazio Batuen Erakundeko 193 estatuen lanerako ibilbide-orri gisa, mundu iraunkorrago eta bidezkoago bat eraikitzeko asmoz. Agendako Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen barruan (GIH), nabarmentzekoa da 6. helburua, 2030. urterako “uraren eskuragarritasuna eta horren kudeaketa iraunkorra eta denontzako saneamendua bermatzeari” buruzkoa. Helburu hori xede … Leer más