Albistea: 2030 Agenda hasi da, helburu zehatzekin Uraren eta Saneamenduaren alorrean

2016. urtea hastearekin batera, 2030 Agenda abiarazi da, Nazio Batuen Erakundeko 193 estatuen lanerako ibilbide-orri gisa, mundu iraunkorrago eta bidezkoago bat eraikitzeko asmoz.

Agendako Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen barruan (GIH), nabarmentzekoa da 6. helburua, 2030. urterako “uraren eskuragarritasuna eta horren kudeaketa iraunkorra eta denontzako saneamendua bermatzeari” buruzkoa. Helburu hori xede hauetan zehazten da:

  • Edateko uraren eskuragarritasun unibertsala eta bidezkoa lortzea, arrazoizko prezioan guztiontzat
  • Guztiontzat egokiak diren saneamendu eta higiene zerbitzuetarako bidezko eskuragarritasuna lortzea, eta aire zabaleko libratzea desagerraraztea. Arreta berezia jarriko da emakumeen eta nesken eta ahultasun egoeran dauden pertsonen beharretan.
  • Uraren kalitatea hobetzea, kutsadura murriztuz, isuriak desagerraraziz eta material eta produktu kimiko arriskutsuen deskarga gutxienera murriztuz, tratatu gabeko hondakin-uren ehunekoa erdira murriztuz eta birziklapena eta berrerabilpena biziki handituz. Hori guztia, segurtasun baldintzetan mundu mailan.
  • Ur-baliabideen erabilera eraginkorra biziki handitzea sektore guztietan eta ur geza atera eta hornitzearen iraunkortasuna bermatzea, ur gabeziari aurre egiteko eta ur gabezia jasaten duten pertsonen kopurua murrizteko.
  • Ur-baliabideen kudeaketa integratua gauzatzea maila guztietan, mugaz bestaldeko lankidetzaren bidez ere, dagokionaren arabera.
  • Urari lotutako ekosistemak babestea eta indarberritzea, basoak, mendiak, hezeguneak, ibaiak, akuiferoak eta lakuak barne.
  • Nazioarteko lankidetza eta garapen bidean dauden herrientzako babesa handitzea, urari eta saneamenduari buruzko jarduera eta programetan gaitasuna garatzeko, ura biltzea eta gordetzea, gatzgabetzea, ur-baliabideen aprobetxamendu eraginkorra, hondakin-uren tratamendua eta birziklapen eta berrerabilpen teknologiak barne.
  • Tokiko komunitateen parte-hartzea babestea eta indartzea, uraren kudeaketa eta saneamendua hobetze aldera

Helburu hori eta bere xedeak lortzeko, funtsezkoa da datu fidagarriak izatea. Gaur egun, Nazio Batuetako zenbait agentzia (UNHabitat, OME, FAO, UNICEF, etab.) elkarrekin lan egiten ari dira bateratutako esparru koherente batean ur-baliabideei, hondakin-ureei eta ur-ekosistemei buruzko datuak biltzeko ekimen eta metodologia desberdinak integratzeko eta bateratzeko.

foto monitoring 2030 agenda

Añadir a favoritos el permalink.

Deja un comentario