ALBISTEA: TartangaK USGEan sakondu du ALBOANekin eta Indiako adivasitarrekin

Tartangako lanbide heziketako zentroko Ingurumen Osasuneko zenbait ikaslek aurtengo urtarrilean Alboan-ek, Zabalketaren laguntzaz, USGEari buruz eskaini duen jardueran parte hartu dute.

Sandra Delgadok (Alboan) adivasitarrek pairatzen duten zaurgarritasun egoera azaldu die, bizi diren zonan ur gutxi dagoelako eta indigena direnez baztertuta daudelako.

Talde-lanean arituz, Tartangako ikasleek Ingurumen Osasunaz dakitena aplikatu dute egoera hau hobetzeko helburuz. Esate baterako, gordailuak eraikitzea proposatu dute, euri-ura biltzeko, eta soroak ureztatzeko sistemak ere bai. Gainera, uraren erabilera eraginkorra irakasteko eta horretaz sentsibilizatzeko jarduerak eskaini dituzte, baita ura kutsatzea ekiditeko jardunbideak ere. Horrez gain, taldeen arteko eztabaidan nabarmendu da presio politikoa egin behar dela agintari eskudunei USGEa erreklamatzeko, tokian tokiko ohiturak eta kultura kontuan izateko, eta komunitateko erabakiak hartzerakoan emakumeen parte hartzea sustatzeko.

P1080447Sesion Alboan (2)

Jardueraren azken balorazioan, ikasleek adierazi dute honelako jarduerei esker munduko beste leku batzuetako errealitate batzuk ezagutu ahal direla, eta arazoak gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik aztertu.

Sesion Alboan (8)Sesion Alboan (7)

Jarduera honekin batera, panelen erakusketa jarri da, Bizkaiko GKEen garapenerako lankidetzako esperientziak Tartanga zentroko ikasle guztiei ezagutzera emateko.

Expo Tartanga_ (4)Expo Tartanga_ (1)

 ________________________________

Noticia: Tartanga profundiza en el DHAS con Alboan y la población adivasi de India

Estudiantes de Salud Ambiental del centro de Formación Profesional de Tartanga han participado este mes de enero en la actividad sobre DHAS impartida por Alboan.

Sandra Delgado, de Alboan, ha explicado la situación de vulnerabilidad que sufre la población adivasi debido a la escasez de agua en la zona en la que viven y a las condiciones de marginación por su condición indígena.

A través del trabajo en grupos el alumnado de Tartanga ha aplicado conocimientos de Salud Ambiental para mejorar esta situación. Así, por ejemplo, han propuesto la construcción de reservorios para recoger el agua de lluvia y sistemas de riego para los campos, acompañada de actividades de formación y sensibilización en el uso eficiente del agua y prácticas para evitar su contaminación. Además, en el debate entre los grupos se ha destacado la importancia de hacer incidencia política para reclamar el DHAS a las autoridades competentes, de tener en cuenta las costumbres y cultura local, y la necesidad de promover la participación de la mujer en la toma de decisiones de la comunidad.

En la valoración final de la actividad, el alumnado ha indicado que este tipo de actividades permite aprender a través de otras realidades que ocurren en el mundo, y analizar los problemas desde el punto de vista social, económico y medioambiental.

En paralelo a esta actividad, se ha colocado la exposición de paneles para dar a conocer experiencias de cooperación al desarrollo de ONGDs de Bizkaia a todo el alumnado del centro Tartanga.

Añadir a favoritos el permalink.

Deja un comentario